BADA BESTE ERA BAT

 

Matazak askatzeko eta barru-barrutik adierazteko txokoa.

 

Yolanda Larreategui Duralde naiz. Markina-Xemeinen jaio nintzen 1979an eta hantxe bizi naiz nire familiarekin.

Lehen Hezkuntzako irakaslea  bokazioz eta ofizioz, idaztea maite-maite dut.

Helduentzako ipuinak ere idazten ditudan arren, haur eta gazteentzako ipuinak asmatzen eta idazten gozatzen dut batez ere, haien begiradatik mundua nolakoa den aztertu eta nire barruko haurrarekin konektatu dezakeedalako.

Euskaratik, euskaraz eta euskararengatik idaztea da nire ikurritzetako bat. Besteak, zeuek aurkituko dituzue!

Ongi etorri, gu guztion txokora!