Off-ahotsa

Ikus-entzunezkoaren ardatza gizakion eta naturaren arteko hartu-emona da, ze gaur egun izadiari lepoa emonda bizi garala dirudien arren, bere eranginpean garatu izan dogu mendez mende mundua ikusteko eta ulertzeko jakituria, eta naturaren eta lurraren zikloen arabera antolatu izan dogu bizimodua: bai lana eta bai atsedena.

Urteko zikloetan oinarrituta era askotako gaiak lantzen dira ikus-entzunezko honetan, lekukoen ahorik hara jasota: ilargiaren eragina arlo desbardinetan, landareen garrantzia (jatekoak, osabedarrak, toponimia…), artzaintza, urteko ospakizunak, siniskerak, bizimodu tradizionalean izandako aldaketak…

Aldaketak aldaketa, belaunaldiz belaunaldi jakintza metatzen joan gara, eta holantxe osatu da gure tradizinoa, etorkizunean aurrera egiteko beharko dogun zutabea. Horixe izan da lan honegaz zabaldu gura izan dogun mezua.

Eskola-agendetako testuak

Antzerkirako gidoi kolektiboa

Jose Pablo Arriagaren AMA eskultura bildumarako poema.

ama

ama

sabel umel

mami zuri

opil epel

 

ama

azal leial

zilbor enbor

euskal ezpal

 

ama

sukar negar

malko burko

mantal magal

 

ama

isil mutu

samin pena

begi urtsu

 

ama

esku aholku

ogi koskor

kantu kontu

 

ama

zimur xamur

orbel goibel

haize makur

 

ama

ama

agur

agur!