Etxeko txikientzat
Bere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zionkoloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura? Zer egiten zuen bere etxean? Eta, garrantzitsuena, zer nahi zuen sagu hark?
Mikelen eta bion gurasoak bananduta daude, eta Mirenenak ere bai. Patxi Puzkerrenak, ez, ordea; baina guztiok egin behar izaten diegu aurre hartu ez ditugun erabakien ondorioei.
Gurasoak ez dira horretaz konturatzen. Mundua, gure ikuspegitik, ez baita haiek pentsatzen duten bezalakoa.
Gure betaurrekoak jantzi nahi?
XXXIX. Lizardi Saria 2020
Ausardiaz beterik, motxila lepoan hartu eta bere bizitzako ametsa egia bihurtzeko erabakia hartuko du Lur apoak.
Bidean, Ur igela ezagutuko du, pertsonaia arraro bezain maitagarria, eta bien artean sortutako adiskidetasunari eta elkarlanari esker lortuko dute beren ametsak betetzea.
Eta, zuk? Ba al daukazu ametsik?